Egin dohaintza Signal-i

Other Ways to Give

Signal zuretzat egina dago, ez zure datuak edo irabaziak lortzeko. Zure laguntza behar dugu gure helburua lortzeko: adierazpen-askatasuna babestea eta komunikazio global segurua ahalbidetzea kode irekiko pribatutasun-teknologiaren bidez. Mezularitza pribatua. Iragarkirik gabe, jarraipen-tresnarik gabe, zaintzarik gabe.

Zure dohaintzekin, Signal garatu eta manten dezakegu, mundu osoan Signal erabili ahal izateko beharrezkoak diren zerbitzariak eta banda-zabalera barne; horrela, hura darabilten eta haren beharra duten milioika pertsonek erabiltzen jarrai dezakete.

Helbide elektroniko bat ematen badiguzu dohaintza egitean, berrespen-mezu bat jasoko duzu, zure zerga-erregistroetarako. Signal Technology Foundation irabazi-asmorik gabeko ongintza-erakunde independente bat da eta zergak ordaintzetik salbuetsita dago, US Internal Revenue Code legearen 501c3 sekzioaren arabera. Gure zerga-identifikatzaile federala 82-4506840 da.

Oharra: Signal-eko kontuan bereizgarri bat jasotzeko, Signal aplikazio barruan egin behar duzu dohaintza.


Other Ways to Give

Signal-ek kriptomonetak, akzioak eta dohaintza-emaileek orientatutako funtsen opariak onartzen ditu dohaintza gisa. Dohaintza horiek The Giving Block-en bidez prozesatzen dira.

Dohaintzaren merkatuko bidezko balioari dagokion zerga-kenketa bat lortu nahi baduzu AEBn, eman helbide elektroniko bat zerga-agiria jasotzeko. Halaber, The Giving Block-ek dohaintza anonimoak onartzen ditu; bai kriptomoneta gisa, bai dohaintza-emaileek orientatutako funtsen opari gisa.

Oharra: Signal-eko kontuan bereizgarri bat jasotzeko, Signal aplikazio barruan egin behar duzu dohaintza.